Mostrando entradas con la etiqueta Euskal Herriko jaiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskal Herriko jaiak. Mostrar todas las entradas

viernes, 28 de agosto de 2009

Jai herrikoiak nahi ditugu!


Gaur hasten dira Trapagarango festak. Askotan esan bezala, udalak inposaturiko jai komertzialak. Gauean izango ditugu kriston kontzertuak, LOS BRINCOS, ABBA revival, MOCEDADES eta BARRICADA. Ostiralean Vendetta, Kerobia eta Stupenda Jones. Harrizulatzaileak larunbatean, haurrentzako pailazoak eta dantza plaza astelenean. Horiek dira gure herriko bestak.
Jai partehartzaileak, herriko arazoei loturik, euskaldunagoak, berdinzaleak... benetan herrikoiak bizitzea gure esku dago; bai Trapagaranen, bai Muskizen, bai Meatzalde osoan. Finkatu, indartu, ligatu... irabaztera goaz. HERRIA BIZI DADIN! HERRIAK BIZI DITZAN!
http://www.basetxegaztetxea.tk/

lunes, 1 de junio de 2009

Gallartako jaiak: Txosna egitaraua prest!


Hasi da jaien zirkuitoa. Ortuella, Las Karreras eta orain Gallartaren txanda heldu da. Meatzetik meatzera eta gazteak hortxe, elkar harremantzeko, erotzeko, berotzeko, bestatzeko, girotzeko... Eta hortan ari garela, Gallartako txosnek aurtengo egitaraua muntatu dute. Herriko kultur zein kirol taldeek elkarrekin antolaturik: Denetarik izango da, DJ, kontzertu, euskal joko edo dantza...
Jai herrikoien alde, gure eredu autogestionatu eta askeak eraiki ditzagun! AUrrera GALLARTAKO TXOSNAK!

Bisita Zenbatzailea