Mostrando entradas con la etiqueta Frantzia eta Espainiako errepresioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Frantzia eta Espainiako errepresioa. Mostrar todas las entradas

martes, 12 de mayo de 2009

Preso politikoen ikasteko eskubide aldarrikatu du Etxeratek


Azken egunotan Sarkozyk eta Rodríguez Zapaterok, beste behin ere, Euskal Herriaren aurkako auzian erabat ados daudela erakutsi nahi izan digute. "Frantziak diskurtso bakarra duela" dio eta espainiar Estatuak urte luzeetako erasoaldiaren hainbat froga eskaintzen digu.

"Adostasun" hori zuzen-zuzenean pairatzen dutenak gure senide eta lagun errepresaliatuak izaten dira, etengabeko zigor eta jazarpena pairatuz Gure senitartekoak makurrarazteko dena ei da zilegi. Muturreko salbuespen egoera batean bizitzera zigortu eta euren oinarrizko eskubideak etengabean urratzen dizkiete.

Ez da zigor nahikoa euskal presoak milaka kilometrotara urruntzea, ziega hotz eta ilunetan bakartzea, kartzeletan baldintza ezgizatiarrak ezartzea,

Gaixotasun larri eta sendaezinak izan arren giltzaperatuta mantentzea, Bizi Osorako Zigorrako legeztatzea, komunikazioak murriztea, asteburu oro milaka lagun eta senideen bizitza arriskuan jartzea.Orain, elkartasun helarazteko ekimenak ere ezabatu nahi dituzte.

2003an espainiar zein Frantziar Estatuetako kartzeletan zeuden 300 preso kaleratu zituzten UPVtik, hasitako ikasketak bertan behera utzi behar izan zituztela. Euskal preso politikoen aurkako bidegabekeria estaltzeko, legea aldatu behar izan zuten. Baita egin ere, inpunitate osoz. Geroztik, behin eta berriro erabili dute formula bera, hots, legalitatez jantzitako jokabide politiko ankerra.
Informazio gehiago http://www.askatu.org/berria.php?id_edukia=2585&lang=eu

Bisita Zenbatzailea