
Kaixo lagun!
Herriz herri eta auzoz auzo maiatzeko hauteskundeei begirako Herri Programa osatzen ari gara. “Zure ahotsa gure hitza!” lelopean, milaka eta milaka lagunen iritzi eta ekarpenak jaso nahi ditugu, herritarren hitza delako gure programaren eta instituzioetan egiten dugun eta egingo dugun lanaren oinarria.
Herri Programaren osaketarako, abertzale, ezkertiar eta independentisten parte hartze bilatzen dugu, herrietan eta auzoetan.
Horregatik, otsailak 26an, 12:00etan, Gaztegunean burutuko dugun hitzaldira gonbidatu nahi zaitugu.
Bukatu eta gero Herri Bazkaria egingo dugu Herri Tabernan. Joan nahi baduzu apuntatu 25an baino lehenago Herriko Tabernan bertan edo telefonoz edo emailez (946552637 / muskiz@herriprograma2011.net)
Menua: Entsalada, arkumea, postrea ,ardoa. Kafe eta kopa. 15 €
Izan aldaketa. Zurea da ahotsa.
Abian den eraldaketaren parte izan zaitez. Ez zaitez kanpo geratu.
Hau ez dago geldituko duenik, izan zaitez aldaketaren motore eta gidaria.













.jpg)





