
Samin handiarekin hartu dugu Jose Antonio Otxoantesana “Ondarru” Eusko gudariaren heriotzaren berria.
Ondarru, bizitza osoa Konpromiso eta borroka eredu izan da Euskal Herri aske eta independiente baten aldeko borrokan eta Euskal Herriak espainiar zein frantziar estatuekin duen gatazka luzearen ondorioz azken 30 urteak Mexikon errefuxiatuak eman ditu.
Ezker Abertzalean Ondarruren borroka eredua jarraituz, gatazka honen ondorioak gaindituak izan daitezen lanean jarraituko dugu, gatazkaren erroetara joaz, eta konponbidea, elkarrizketa eta negoziazioaren bidetik etorriko dela berretsiz.
Une mingarri honetan gure agurrik beroena helarazi nahi diogu senideei, errefuxiatuen kolektiboari eta Ondarruko herriari. Eta gure konpromisoa berresten dugu borroka latz bezain eder honetan, Euskal herriaren askapen nazionala lortu arte.
Agur eta ohore Jose Antonio Otxoantesana “Ondarru” Iraultzailerari.
Agur eta ohore Eusko gudari.
Jo Ta ke Irabazi Arte.
BATASUNA