Mostrando entradas con la etiqueta Herria - Trapagaran. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Herria - Trapagaran. Mostrar todas las entradas

martes, 14 de julio de 2009

Trapagarango gazteriak alkateari: OPEN THE DOORS!


Lonjero eguneko kontuez udaletxeak ez du erantzuten. Zer gertatu zen? Gazteok ez omen dugu lekurik kalean, ez dugu eskaintzarik herrian, lonjetan utzirik, ez da gure partehartzea herrian sustatzen, jaietan, ez dago kultur eskaintzarik, kontzerturik, kirol planik, etxebizitza planik... Adinekoek ostegunetan dute berbena plazan, inork ez du ezer esaten, gu behin kalean bilduko eta molestatzen dugula... eta egurra.
Udaleko agintariok, gazteok ere bagaude Trapagaranen, gure herria guztiok osatzen dugu. Zahar ta gazte, haur eta heldu. Trapagarango gazteok agiria kaleratu dugu herrira. Ez gara ilunpetako zuloan geldituko, adi hordagoari!
Info gehiago http://basetxesarea.blogspot.com/

miƩrcoles, 17 de junio de 2009

TOD@S A UNA, LONJERO EGUNA! Alkateak ertzaintza kalejira disolbatzera bidali zuen arren giroari eutsi genion.


Lonjero Eguna inoiz baino arrakastatsuagoa izan zen. Giroa bikaina, animalea, izugarria, herriko 200 gazte baino gehiago bilduz. Ska, reggae, punk, txuntero, makarra eta elegantea. Txuri, gorria, urdin, more, berde. Trapagarango gazteria en bloke!
Institutuko futbol zelaia irekitzeko arazoak gaindituta (zuzendari burokratak!), goizean goiz hasi zen futbito txapelketan 13 talde aritu ginen, pikeak, lehia, kirola eta barreak.
Informazio gehiago http://basetxesarea.blogspot.com/2009/06/tods-una-lonjero-eguna-alkateak.html

Bisita Zenbatzailea