
Zailtasun eta eraso guztien gainetik, 47.337 herritarrek Demokrazia 3 Milioi plataformaren aldeko sinadura eman dute, lege anti-demokratikoen aurkako sinadura ere badena. Beharrezkoak ziren 18.000 sinadurak baino askoz gehiago bildu ditu Demokrazia 3 Milioik
Estatu espainiarrak beldurra dio ezkertiar eta abertzaleok hauteskundeetan egoteari. PSOEk beldurra dio proiektu politikoak konfrontatzeari, eta indarrez ekidin nahi du hori gainera.
Baina aurrekoan esan genuen: errepresioaren aurrean Ezker Abertzaleak lan politikoa biderkatuko du; hauteskundeetan egotea ekiditeko gure kideak atxilotzen badituzte, gure erantzuna, igandean egin bezala, hauteskunde zerrendak aurkeztea izango da, eta martxoaren 1ean, milaka eta milaka bozka independentista eta ezkertiar zenbatu beharko dituzte!!!
Berriro ere, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Demokrazia 3 Milioi plataformaren aldeko sinadura eman dute milaka herritarrei, gure herria eszenatoki demokratikora eramateko aldaketa politikoaren bidean beste aurrerapauso bat delako sinadura bakoitza.
Azkenik, gure besarkadarik beroena gaur espetxeraturiko zortzi lagunei eta beren senideei!
Animo eta eutsi goiari!
No hay comentarios:
Publicar un comentario