
Amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez, Zigor Goikoetxeari bi urteko espetxe zigorra, Getxon bizitzeko debekua eta Marisa Arrue PPko zinegotziarengandik 300 metro baino gutxiagora egoteko debekua ezarri dio. Horretaz gain, zinegotzi horri 6.000 euro ordaindu beharko dizkio, epaiaren arabera.
Zigor Goikoetxea apirilaren 14an epaitu zuten, Marisa Arrueren salaketa bat oinarri hartuta. PPko kideak mehatxu egitea leporatu zion algortarrari, eta atxilotzeko eskatu ondoren, bere helburua lortu egin zuen.
Informazio gehiago http://www.gara.net/azkenak/06/142943/eu
No hay comentarios:
Publicar un comentario