martes, 9 de junio de 2009

Hainbat herritan Iniziatiba Internazionalistaren aldeko bozkak lapurtu dituztela salatu dute


Indar erakustaldi handia izan zen atzokoa, EHAren gorakada zein Iniziatiba Internazionalistaren babes zabalak argi erakutsi du berriz ere zein den herri honen grina. Azken asteotan bezala, trabak eta oztopoak ugariak izan dira, eta herri askotan irregulartasunak nagusitu dira, sinatutako aktetatik espainiako barne ministeriora zenbakiek ez kointziditzean. IIk dagoeneko salatu du bere bozken lapurreta.
Herrietan sinatutako emaitzen aktetatik MIR-erako(ministerio del interior) datuetan aldea nabaria da herri asko eta askotan. Kasualitatez, IIren bozkak lapurtu eta bozka hauek denak Falange, PACMA, DN, POSI... eta halako taldeei kontatu dizkiete. Besteak beste, 113 bozka lapurtu dizkiote IIri Amezketan, Zallan 30 bozka, Sopelan 97 bozka, Soraluzen 73, Bermeon 48, Arrigorriagan 32, Billabonan 78, Tolosan 72, Eibarren 68...
Informazio gehiago http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=14844

No hay comentarios:

Bisita Zenbatzailea