
Jose Luis Gallastegik tratu txarrak jasan dituela salatu du aske utzi dutenean.
Asteazkenean Guardia Zibilak Bizkaian eta Gipuzkoan atxilotu zituen hamar lagunetatik bost baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu du Fernando Grande-Marlaska epaileak: Arantza Zulueta, Iker Sarriegi eta Jon Enparantza abokatuak, abokatuen Bilboko bulegoan lan egiten duen Naia Zuriarrain, eta Etxerat-eko bozeramaile izana den Saioa Agirre. Asier Etxabe eta Juan Mari Jauregi ere espetxeratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, baina horiei, kartzela saihesteko aukera eman die. 12.000 eta 30.000 euroko bermeak ordaintzearen truke utzi ditu aske, hurrenez hurren. Erramun Landa eta Jose Luis Gallastegi, aske utzi ditu aldiro epaitegian sinatzeko baldintzarekin, Domingo Aizpurua baldintzarik gabe.
http://paperekoa.berria.info/harian/2010-04-20/010/003/Atxilotuetako_bost_espetxera_bidali_dituzte_tartean_hiru_abokatuak.htm
http://www.gara.net/azkenak/04/194967/es
No hay comentarios:
Publicar un comentario