
Duela 25 urte irabazi zuen Athletic-ek bere azken Errege Kopa. 1984koa urte zoragarria izan zen txurigorriendako: Liga eta Kopa, biak iragazi zituzten orduan. Gaur, 22.00etatik goiti Kopa eskuratzen saiatuko dira Valentzian. Barçaren baimenaz... gabarra aterako dute berriz ere bilbotarrek! 22:00etan hasiko da partida, Mestalla estadioan (ETB1ean, TV3an).
Beste berririk ba al da gaur? Hegoaldean gehien entzun, ikus eta irakurtzen diren hedabideak txuri-gorriz jantzi dira. Gaueko 22.00etan hasiko da Athletic eta Bartzelona arteko lehia. Alta, atzotik milaka eta milaka euskal herritar Valentzian dira dagoeneko, partida noiz helduko den zain.
25 urte iragan dira bizkaitarrek azken Errege Kopa paltrikatu zutenetik. 1984an izan zen eta Athleticek Kopaz gain Liga ere eskuratu zuen urte hartan. Bartzelonak horrelako balentriak maiz egiten ditu -aurtengo denboraldian garaipenaz garaipena doa talde katalandarra- ez ordea bere harrobiaz soilik baliatzen den euskal taldeak.
Informazio gehiago http://www.kazeta.info/kirolak/athletic-ek-partida-historikoa-jokatuko-du-gaur-gauean-valentzian
No hay comentarios:
Publicar un comentario