viernes, 22 de mayo de 2009

"Sarkozy, Zapatero, non da Jon?" lelopean manifestazioa, bihar arratsaldean, Hendaian


Ezker abertzaleak agerraldia egin du arratsalde honetan Baionan eta bertan Jon Anzaren desagerpena salatzeaz gain iheslari politikoarekin zer gertatu den argitu dadila aldarrikatzeko manifestazioa eginen dutela, bihar, larunbatean, Hendaian ,iragarri dute. "Sarkozy, Zapatero, non da Jon?" lelopean mobilizazioa Kasinotik abiatuko da arratseko 17.00etan. Bestalde, gaur jakin denez, Jon Anzaren etxea miatu du Frantziako Polizi judizialak, Ahetzen.
Informazio gehiago http://www.kazeta.info/euskalherria/jon-anzaren-etxea-miatu-du-poliziak-ahetzen

No hay comentarios:

Bisita Zenbatzailea