Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:
Azken denboran espetxezain zenbaitek eskutik jasaten ari diren jazarpenak pasa den astean goia jo zuen euskal preso politiko baten ziega hankaz gora utzi eta preso iraindu eta mehatxatu zutenean. Bertako euskal preso politikoak gose grebari ekin zioten aurrena, eta gose greba utzi ondoren garbitasun grebari ekin zioten. Tartean espetxeak bertako euskal preso politikoetako gutxienez bost espetxez aldatzea erabaki zuen, preso borrokari lekualdatzeekin erantzunez.
Momentu honetan Algecirasen dauden euskal preso politikoek garbitasun grebarekin aurrera jarraitzen eta egoera oso oso larria da une hauetan. Ziegetan bildu den zikin guztiaren ondorioz infekzioak sortzeko arriskua gero eta handiago da eta gainera gaur espetxezain erasokorrenak sartzen dira lanera.
Zentzu honetan Amnistiaren Aldeko Mugimendutik gure larritasun azaldu nahi dugu eta egoera larri honen aurrean mobilizatzeko deia egiten diegu herritarrei.
Informazio gehiago http://www.askatu.org/berria.php?id_edukia=2535&lang=eu
No hay comentarios:
Publicar un comentario