
Atez atekoari ongi-etorria eman diote gaur eguerdian Usurbilgo herritarrek. Bertan izan dira Porrotx eta Mari Motots pailazoak batetik, eta baita Jose Tapia ere, bestetik. Guztien artean, jai giroan erretiratu dituzten kaleetatik paper, ontzi eta zabor edukiontziak. "Kalejira-konga" ere egin dute, kanpainan erabili duten "kuboaren" abestiaren erritmopean.
Bestalde, ez dira jan-edanak falta izan, ezta aldarrikapenak ere. Gainera, errauste-plantaren aurkako koordinadorakoek Gasteizen lege-proposamena aurkeztu ahal izateko beharrezko dituzten 30.000 sinadura biltzeko mahaia jarri dute.
Astelehenetik aurrera, gaikako bilketari ekingo diote usurbildarrek. Zabor organikoak biltzeko ontziak dagoeneko etxean dituzte gehienek, eta etxe atarian horretarako egokitutako lekuan utzi du bakoitzak bere zaborra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario