martes, 31 de marzo de 2009

«Epaitegien erabakiak herriaren borondatea errespetatzea espero dugu»



Edorta Arostegi.
Koke plantaren aurkako batzordearen kideari elkarrizketa


Muskizko koke plantaren aurkako plataformak Petronorren handitze proiektuari buruzko herri galdeketa egin du, eta emaitzak argiak izan dira: bozkatu dutenen %97k ezetza eman diote egitasmoari.
Etsipenak nagusi zirudien arren, azkenean Muskizko (Bizkaia) bizilagunen %20 inguruk parte hartu dute erakunde publikoen sostengurik gabe koke plantaren aurkako plataformak auzoz auzo egin duen herri galdeketan, berme batzordeak jakinarazi duenez. Bozkatu dutenen artean gutxi dira Petronorren proiektua babestu dutenak: %3 soilik. Nolanahi ere, findegiak eraikitze lanak hasi ditu, plataformak oraingoz hori egiteko baimenik ez duela salatu duen arren.
Informazio gehiago http://www.berria.info/paperekoa/harian/2009-03-31/015/005

No hay comentarios:

Bisita Zenbatzailea