
Datozen asteotan eratuko den Gasteizko Legebiltzarra antidemokratikoa izateaz gain, zilegitasunik gabekoa ere izango dela adierazi du ezker abertzaleak, eta Estatu espainolaren apustuak ez duela lortu Lizarra-Garazik utzitako erabakitze eskubidearen eta nazio aitortzaren aktiboak ezabatzea. Hala ere, abertzaleen arteko estrategiari buruz, sakoneko gogoeta eta eztabaidaren beharra nabarmendu dute, berau baldintzatzeko ekinaldiak etengabeak izaten jarraitzen baitute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario