
Zenbait guraso elkartu ziren 1969an, beren seme-alabek euskaraz ikas zezaten helburuarekin, eta borroka handiko urteak izan ziren ondotik, bilkurak, manifestazioak, kantaldiak... eta, gaur egun hiru lurraldeetako haurren %10 eskolatzen duen egitura bilakatu da Seaska.
«Emazte talde bat bildu ginen, sinesten genuen, eta horri ekintza bat eman nahi genion. Bigarren bilkuran euskal haurtzaindegi bati buruz joanen ginela deliberatu genuen, eta hirugarren bilkuran Argitxu Nobliak aipatu zuen bere etxean Libe errefuxiatua zuela, irakasle diplomarekin, eta hortik pasatu ginen ikastola egitera». Hitz hauekin argitu du Arrosa Camblongek Seaskaren sorrera.
Berehala lanean hasi ziren eta estatutuak finkatu zituzten, klaseak ematen hasi ziren Argitxu Nobliaren etxean, eta ondoren zenbait tokitatik igaro ziren Arrangoitzeko markesak gela bat utzi zien arte. «Aski fite haur gehiago baziren, eta aski fite beste ikastolak sortzen hasi ziren, Baionakoaz gain Donibane Lohizunen eta gero Donapaleun ere», azaldu du Ramuntxo Camblongek.
Informazio gehiago http://www.kazeta.info/euskalherria
No hay comentarios:
Publicar un comentario