miércoles, 15 de abril de 2009

Turkiako epaile batek itxi egin du kurdueraz argitaratzen zen egunkari bakarra. Ez dute isilarazi !!!!!


KURDISTAN ADIERAZPEN ASKATASUNA

Obamak kurduerazko egunkari bakarra itxi digu». Kazetari kurduak ohituta daude antzeko neurrietara, eta itxieraren larrian egoeraren irrigarria nabarmendu nahi dute. Iaztik hona hiru aldiz itxiarazi diete epaileek egunkaria; azkenekoz, duela lau egun. «Beti aitzakia bera darabilte: terrorismoaren aurkako legearen arabera, PKK erakundearen propaganda egitea», azaldu du Riza Seckin erredaktoreak: «Orain, baina, propaganda horren frogetako bat Barack Obama eta AEBei buruz idatzitako artikulu bat da. Sozialismoaren haizea AEBetara iritsi da zuen idazpurua, eta berriki egindako inkesta bati buruz ziharduen», gaineratu du.

Larunbateko egunkariko artikuluetako bat zen Obamarena, baina, epaileen arabera, ia guztiek zekarten propaganda; 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 8. orrialdeek, zehazki. Obamaren idatziaz gain, DTP alderdi abertzaleko alkateek hautesleei adierazitako esker ona, Abdula Ocalan PKK-ko buruzagi espetxeratuaren abokatuei egindako elkarrizketa eta Ocalanen urtebetetzeko ekitaldien berri ematea egunkaria ixteko aski motibo izan dira.

Tayyip Temel zuzendariak dio «propaganda» eta «PKKren iragarkiak argitaratzea» delituen atzean egunkari guztien egin behar soila dagoela, hau da, informatzea. «Ocalanek esandako hitzak argitaratzea propaganda ei da. Baina nola izango gara egunkari kurdua eta ez idatzi kurduen arazoez? Gure irakurleek jakin gura dute».
INF+ http://www.berria.info/paperekoa/harian/2009-04-15/007/006

No hay comentarios:

Bisita Zenbatzailea