jueves, 23 de abril de 2009

Gonzalez Txabarrik ‘Berria’ri eta ‘Hitza’ri betoa jartzen die


‘Berria’ri eta ‘Oarsoaldeko Hitza’ri ez dio elkarrizketarik ematen: “Euskaldun bezala” lotsa ematen diogula esan dit gaur.

Asko dira kazetariak aguantatu behar ditugunak. Askok esan nahi izaten digute gure lana noiz eta nola egin. Gaur ere horrelako zerbait gertatu zait Joxe Joan Gonzalez Txabarri, Pasaiako Portuko Agintaritzako lehendakariarekin.

Aurretik, banekien hainbat kazetariri gaizki erantzuten diela, eta Berria egunkariari elkarrizketak ukatu dizkiola. Baina, dena den, guk, Oarsoaldeko Hitzan ere saiatu behar genuen ditxosozko elkarrizketa lortzen. Izan ere, berak aurkezten dizkigun gai gehienak baitira gure eskualdeari zuzenean eragiten diotenak. Eta atzo, gainera, Pasaiako kanpo kaia izango dena aurkeztu zuten (Oarsoaldeko Hitzan). Momentu paregabea elkarrizketa egiteko.

Gaur, berriro, berarekin topatu naiz Trintxerpeko La Herrera Iparraldea eraisten hasi baitira. “Pasaiaren birgaitzean urrats garrantzitsua izango dena”. Bertan zeuden, baita ere, Maider Ziganda Pasaiako Alkatea, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Arantza Tapia Mugikortasun eta Lurralde Antolamendu diputatua.

Informazio gehiago http://zuzeu.com/2009/04/23/gonzalez-txabarrik-berriari-eta-hitzari-betoa-jartzen-die/

No hay comentarios:

Bisita Zenbatzailea