lunes, 27 de abril de 2009

Udalbiltzaren aurkako erasoaldiaren 6. urteurrenean


1.999ko Irailean “UDALBILTZA, Euskal Herriko Udalen eta Udal Hautetsien Biltzarra”, nazio-instituzioa sortu zenean bost printzipio eta helburu hartu zuen bere gain, hala nola:

-Euskal Herria nazio gisa aldarrikatzea.
-Euskal Herrian bezala nazioartean Euskal Herriaren nazio izaera aldarrikatzea.
-Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzen laguntzea.
-Nazio eraikuntza bultzatzea.

Eta udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea hizkuntzaren, kulturaren, kirolaren, ingurumenaren, lurralde antolaketaren, ekonomiaren garapenaren eta ongizatearen alorrean besteak beste.Helburu hauek zazpi lurraldeetako ia 1.800 udal hautetsik aho batez erabaki zituzten.
Helburu hauen gauzapenean, nazio-eraikuntza praktikoan hainbat ekimen eraman ditu aurrera. Zailtasunak zailtasun, oztopoak oztopo, zatiketak, konpromiso maila eta atxikimendu maila ezberdin egonik ere, oparoa izan da UDALBILTZAk egindako jarduna eta aurrerantzean jorratu beharreko bidea erakusgai utzi du gure gizartean.

Informazio gehiago http://www.ezkerabertzalea.info/irakurri.php?id=1678

No hay comentarios:

Bisita Zenbatzailea