
Goizaldeko 5.30ak aldera, La Navalek azpikontratatzen dituen enpresetako langileek errepidea moztu dute eta ondoren ontziolaren sarreran elkartu dira, inor sar ez zedin.
Modu horretan atzerriko langileen kontratazioak sortzen duen "bidegabeko lehia" salatu nahi izan dute. Izan ere, behargin atzerritarrei bertakoei baino askoz soldata baxuagoak ordaintzen dizkiete, beren jatorrizko herrialdeetakoen parekoak.
Protestaren eraginez, enpresaren zuzendaritzak eta batzordeak gaurkoz ontziolan jarduera bertan behera uztea erabaki dute.
CCOOk emandako datuen arabera, La Navalen 400 langile daude plantilan eta beste mila inguru azpikontratatuak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario