
Ez dut hurbileko senide garenik uste, baina mundu honetan gertatzen diren injustiziek haserrea sortzen badizute, adiskideak izanen gara, garrantzitsuagoa dena». Horrela erantzun omen zion Ernesto Guevarak bere familiakoa zela aitortu zion norbaiti.
Hori hala izanda, adiskide asko izango zituen hark Euskal Herrian. Izan ere, ehunka dira Askapenaren bitartez urtero-urtero internazionalismoa praktikara eraman eta munduko injustizien aurka altxatzen diren herritarrak. Argentina, Sardinia, Palestina, Kuba, Mexiko, Uruguay, Panama, Kolonbia, Eire, Venezuela edota Bolivia, besteak beste, Askapenak antolatu, prestatu eta koordinatzen dituen brigadisten etxe bihurtzen dira.
Info + http://askapena.org/?q=eu/node/319
No hay comentarios:
Publicar un comentario